Kaixo blogeroak!
Zer moduz astea? Gaurko honetan, material birziklatuarekin egiteko tailer erraz batekin nator. Izan ere, eskola guztietan birziklatzeak duen garrantzia transmititzen zaie haurrei. Horregatik eta modu dibertigarriago batean egiteko asmoarekin, komuneko paperaren kartoizko hodiekin izarrak nola egin erakustea oso erraza da. Modu honetan, birziklapenaren nondik norakoak eta zenbat edukiontzi dauden azaldu ostean, kartoi birziklatuarekin ekingo diogu lanari.
Eta egindako izarrak, gabonetako zuhaitzean jartzea aukera bat izango da edo etxeko beste txokoren baten gabonetako apaindura moduan.
Materialak:
- Komuneko paperaren kartoizko hodiak
- Kola zuria
- Guraizeak
- Erregela
- Arkatza
- Zilar edo urre koloreko pintura akrilikoa eta purpurina
- Eta hari transparentea (nylon)
Pausuak:
1. Kartoizko hodia hartu eta zanpatu egingo dugu, errazago mozteko
.JPG) |
Eureka manualidades |
2. Zati berdinak ateratzeko, erregelarekin neurtuko dugu. Hodi batekin, 1,5zm eginda zati bakoitza, 5 zati ateratzen dira. Baina izarra handiagoa egin nahi baldin bada, zati bakoitza zabalago egin daiteke.
.JPG) |
Eureka manualidades |
3. Behin zatiak eginda, orain itsastea tokatzen da. Zati bakoitzaren bazterrean kola zuria bota, eta bata bestearekin itsatsiko ditugu. Zatiak ez askatzeko eta ondo itsasteko, pintzak jarriko ditugu eta lehortzen utzi.
.JPG) |
Eureka manualidades |
.JPG) |
Eureka manualidades |
4. Lehortzen denean, nahi dugun moduan apainduko dugu. Esate baterako, zilar kolorearekin margotu dezakegu eta gero gainetik kolore bereko purpurina bota, hau da, bakoitzaren gustuaren arabera. Lehortzen utzi eta prest dago gure gabonetako izarra. Orain haria jartzea baino ez zaio falta eta gabonetako zuhaitzean eskegitzea.
Ongi izan eta beste baterarte!