2013/11/25

Kaixo lagunok!

Astea ondo hasteko, gabonetan egiteko eskulan batekin nator!

Hain zuzen ere,  lagunak eta familiakoak zoriontzeko txartelak nola egin azalduko dut, betiere Lehen Hezkuntzako haurrentzat errazak diren pausuak emanez.

http://www.pinterest.com/...


 Materialak:
  • Kartulina edo kartoia
  • Folio zuriak
  • Koloretako margoak, errotulkiak, argizariak..
  • Baina batez ere oso garrantzitsua da dibertitzeko eta sormena erabiltzeko gogoak izatea.  
Jarraitu beharreko pausuak:
  1. Kartoia erabiliz gero folio erdiaren tamainara erdibitu. Eta kartulina erabiliz gero erditik zatitu. Erditik ondo tolestuta badaukagu txartelaren oinarria izango dena. 
  2. Folioa, aurretik aipatutako kartulina edo folioan sartzeko moduko tamainan moztuko dugu, errektangelu edo karratu forma emanez. Eta folio horretan gabonekin zerikusia duen zerbait margotuko dugu: olentzero, gabonetako zuhaitza, elur panpina, opariak... Azken finean gehien gustatzen zaiguna irudikatuko dugu, nahi dugun margo motak erabiliz: argizariak, tenperak, errotulkiak...
  3. Folio zati hori kartulinaren azala izango den aldean itsatsiko dugu eta lehortzen utziko dugu.
  4. Azken urratsa, txartelaren barnealdean nahi dugun mezua idaztea izango da. Nori zuzendua dagoen jartzea garrantzitsua izango da. Esaterako:" Izeba-osaba agurgarriak.... gabon zoriontsuak opa dizkizuet..."
Hona hemen gabonetako txartelak egiteko bi adibide desberdin:

http://www.pinterest.com/...





















http://www.pinterest.com/...


















Amaitzeko esan beharra dut, eskulan hau oso aproposa iruditzen zaidala Lehen Hezkuntzako haurrekin egiteko. Izan ere, entretenituta egongo zirela iruditzen zait eta sormena lantzeko guztiz egokia ikusten dut.

Ongi izan!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina