2014/01/07

Egunon blogeroak!

Nola igaro dituzue gabonak lagunartean, familian..? imaginatzen dut bikain joan direla. Baina oporretatik eskolara buelta nahiko gogorra izaten da bai haurrentzat eta bai irakasleentzat ere. Horregatik, eta erritmoa pixkana-pixkanaka hartzeko plastikako saioan bola-jokoan aritzeko boloak egitea proposatzen dut. Bolo hauek modu sinplean egiten dira, inolako zailtasunik gabe eta haurrak entretenituta eta irrikitan egoten dira, boloak amaitzean beraiekin aritzeko. 

Hona hemen eskulan hau egiteko behar ditugun materialak:
  • Plastikozko botila bat
  • Kola
  • Ura
  • Artilea
  • Globo txiki bat
  • Pintzela
  • Tenperak
  • Pilota
  • Guraizeak
  • Egunkaria
  • Zeloa
Eta jarraitu beharreko pausuak honako hauek dira:
  1. Plastikozko botilari egunkari zatiak itsatsi kolarekin. Jarraian globo txiki bat puztu eta itsatsi egunkari zatiak globoari.
  2. Itsasti globo txikia plastikozko botilaren ahoari, zeloa erabilita.
  3. Kola ongi lehortutakoan, margotu aurpegia eta gorputza pintzelarekin.
  4. Bukatzeko, ilea erantsiko diogu boloari. Horretarako artilea erabiliko dugu. Egindako bolo guztiak lehortzen utziko ditugu, eta behin lehortutakoan, bolo-jokoan jolasten hasi gaitezke. 

Hona hemen emaitza!

http://www.eitb.com/eu/hiru3/eskulanak/osoa/897563/nola-egin-bolajokoan-aritzeko-boloak-etxean/

Laster arte!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina