2013/11/22

Egunon denoi!

Hemen naiz berrio ere!

Lehen Hezkuntzako haurrek izugarri disfrutatzen dute eskulanak egiten, izan ere oso entretenigarriak izaten direlako gehienak eta oso ondo pasatzen dutelako.

Gabonak gainean ditugu, eta ikastetxe gehienak apainduraz beterik egoten dira. Apaindura horiek egiteko, normalean kurtsoz kurtso gela bakoitzak gauza bat burutzen du: hau da, zuhaitzean jartzeko bolak, olentzeroren irudiak margoztea, txirikordak, izarrak... Horrela apaindura guzti hauekin eskola hornitzen dute eta gabonen espiritua helarazten dute.

Hona hemen gabonetan egiteko eskulan desberdinak proposatzen dituen orrialde interesgarri bat. Orrialde honetan, bideo desberdinak daude, non eskulan bakoitza pausuz pausu nola egiten den azaltzen duen.

Espero dut zuen gustokoa izatea eta tailerrekin gozatzea!

Ea ondo ateratzen zaizkizuen!

Hurrengorarte!

https://berastegikasiz.wikispaces.com/GABONETAKO+ESKULANAK



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina