2013/12/01

Arratsaldeon blogeroak!

Asteburua amaitzeko, eta astea ondo hasteko beste eskulan batekin nator. Gaurkoan paperezko edo kartulinazko haize-errota bat nola egin azalduko dut.

Eskulan honen bitartez, haurrek beraien etxeetako balkoietan edo eskolako leihoren batean kokatzen badute, haizearen norabidea eta indarra aztertu ahal izango dituzte. Aprobetxatuz,  haizeak energia sortzen duela azaldu ahalko diegu. Beraz, esango nuke 4. edo 5. mailan egiteko eskulan bat dela. Izatez eskulanak ez duelako batere zailtasunik, baina haizearen inguruko teoria gehiegi izan daiteke adin horretatik beherako haurrentzat. 
Hona hemen beraz, haize-errota bat egiteko behar ditugun materialak eta jarraitu beharreko pausuak:

Materialak:
  • Kartulina edo orri zuria
  • Guraizeak
  • Erregela
  • Pajita
  • Margoak (ez baditugu koloretako kartulinak)
  • Txintxetak
  • Goma eva edo plastilina
Pausuak:

1. Folio edo kartulinan karratu bat moztu eta erditik tolestu birritan triangelu forman

Eureka manualidades
Eureka manualidades


2. Folio edo kartulina zuria erabiliz gero, zonalde edo triangelu bakoitza kolore desberdinez margotuko dugu, bai aurretik eta bai atzetik

Eureka manualidades


3. Lerroetatik moztuko dugu, zentroan 2 zm utziz. 

Eureka manualidades

4. Puntak barrurantz tolestu eta txintxetekin lotuko ditugu.

Eureka manualidades


5. Amaitzeko, pajita bat jarriko dugu eta txintxetarekin batu. Eta txintxetarekin minik ez hartzeko, plastilina edo goma eva jarriko diogu puntan. 


Eureka manualidades


Entretenigarria eta zuen gustukoa izango delakoan hurrengorarte!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina