Arratsaldeon blogeroak!
Zelan doa astea? Gaurkoan Lehen Hezkuntza 2.mailan egiteko aproposa den eskulan batekin nator: arkatz-potea.
Nire ustez, 2. mailan egiteko egokia da, ez duelako zailtasun maila askorik eta erraz egin daitekeelako. Hori bai, bi saiotan egiteko eskulan bat dela esango nuke. Izan ere, lehortzen utzi behar baita eta gero gainetik margotu.
2.mailatik aurrera ere egin daiteke, baina ikasleak aspertu egingo lirateke.
Hona hemen arkatz potea bat nola egin:
Materialak:
- Arropa zintzilikatzeko egurrezko pintzak.
- Pintura
- Pintzelak
- Itsasgarria
- Plastikozko pote bat
Jarraitu beharreko pausuak:
- Banandu pintzak banaka-banaka, baina kontuz hatzaparrekin!
- Margotu kolore desberdinez, eta erabili gehien gustatzen zaizkizunak. Itxaron pintzak lehortu arte.
- Pintzak lehor daudenean, itsatsi potearen inguruan.
- Prest dugu arkatz-ontzia errotulki, boligrago, arkatz... edo nahi dugunarentzat!
Hona hemen azken emaitzaren adibide bat!
![]() |
http://childtopia.com/... |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina