2013/11/26

Arratsaldeon blogeroak!

Zelan doa astea? Gaurkoan Lehen Hezkuntza 2.mailan egiteko aproposa den eskulan batekin nator: arkatz-potea. 
Nire ustez, 2. mailan egiteko egokia da, ez duelako zailtasun maila askorik eta erraz egin daitekeelako. Hori bai, bi saiotan egiteko eskulan bat dela esango nuke. Izan ere, lehortzen utzi behar baita eta gero gainetik margotu.
2.mailatik aurrera ere egin daiteke, baina ikasleak aspertu egingo lirateke. 

Hona hemen arkatz potea bat nola egin:

Materialak:
  • Arropa zintzilikatzeko egurrezko pintzak.
  • Pintura
  • Pintzelak
  • Itsasgarria
  • Plastikozko pote bat
Jarraitu  beharreko pausuak:
  1. Banandu pintzak banaka-banaka, baina kontuz hatzaparrekin!
  2. Margotu kolore desberdinez, eta erabili gehien gustatzen zaizkizunak. Itxaron pintzak lehortu arte.
  3. Pintzak lehor daudenean, itsatsi potearen inguruan.
  4. Prest dugu arkatz-ontzia errotulki, boligrago, arkatz... edo nahi dugunarentzat!
Hona hemen azken emaitzaren adibide bat!

http://childtopia.com/...


2013/11/25

Kaixo lagunok!

Astea ondo hasteko, gabonetan egiteko eskulan batekin nator!

Hain zuzen ere,  lagunak eta familiakoak zoriontzeko txartelak nola egin azalduko dut, betiere Lehen Hezkuntzako haurrentzat errazak diren pausuak emanez.

http://www.pinterest.com/...


 Materialak:
  • Kartulina edo kartoia
  • Folio zuriak
  • Koloretako margoak, errotulkiak, argizariak..
  • Baina batez ere oso garrantzitsua da dibertitzeko eta sormena erabiltzeko gogoak izatea.  
Jarraitu beharreko pausuak:
  1. Kartoia erabiliz gero folio erdiaren tamainara erdibitu. Eta kartulina erabiliz gero erditik zatitu. Erditik ondo tolestuta badaukagu txartelaren oinarria izango dena. 
  2. Folioa, aurretik aipatutako kartulina edo folioan sartzeko moduko tamainan moztuko dugu, errektangelu edo karratu forma emanez. Eta folio horretan gabonekin zerikusia duen zerbait margotuko dugu: olentzero, gabonetako zuhaitza, elur panpina, opariak... Azken finean gehien gustatzen zaiguna irudikatuko dugu, nahi dugun margo motak erabiliz: argizariak, tenperak, errotulkiak...
  3. Folio zati hori kartulinaren azala izango den aldean itsatsiko dugu eta lehortzen utziko dugu.
  4. Azken urratsa, txartelaren barnealdean nahi dugun mezua idaztea izango da. Nori zuzendua dagoen jartzea garrantzitsua izango da. Esaterako:" Izeba-osaba agurgarriak.... gabon zoriontsuak opa dizkizuet..."
Hona hemen gabonetako txartelak egiteko bi adibide desberdin:

http://www.pinterest.com/...





















http://www.pinterest.com/...


















Amaitzeko esan beharra dut, eskulan hau oso aproposa iruditzen zaidala Lehen Hezkuntzako haurrekin egiteko. Izan ere, entretenituta egongo zirela iruditzen zait eta sormena lantzeko guztiz egokia ikusten dut.

Ongi izan!

2013/11/22

Egunon denoi!

Hemen naiz berrio ere!

Lehen Hezkuntzako haurrek izugarri disfrutatzen dute eskulanak egiten, izan ere oso entretenigarriak izaten direlako gehienak eta oso ondo pasatzen dutelako.

Gabonak gainean ditugu, eta ikastetxe gehienak apainduraz beterik egoten dira. Apaindura horiek egiteko, normalean kurtsoz kurtso gela bakoitzak gauza bat burutzen du: hau da, zuhaitzean jartzeko bolak, olentzeroren irudiak margoztea, txirikordak, izarrak... Horrela apaindura guzti hauekin eskola hornitzen dute eta gabonen espiritua helarazten dute.

Hona hemen gabonetan egiteko eskulan desberdinak proposatzen dituen orrialde interesgarri bat. Orrialde honetan, bideo desberdinak daude, non eskulan bakoitza pausuz pausu nola egiten den azaltzen duen.

Espero dut zuen gustokoa izatea eta tailerrekin gozatzea!

Ea ondo ateratzen zaizkizuen!

Hurrengorarte!

https://berastegikasiz.wikispaces.com/GABONETAKO+ESKULANAK



2013/11/15

Egunon lagunok!

Gaurkoan Glogster programa nola erablitzen den ikasi dugunez, eta praktikan jartzeko triptiko bat egin dut.

Hemen doakizue Glogster programarekin egindako zenbait eskulanen inguruan egindako triptikoa. 




Espero dut zuen gustokoa izatea!



Disfrutatu eta hurrengorarte!







2013/11/14

Egunon!

Hemen nauzue lehen eskulana aurkezteko prest. Egunero egunero zakarrontzira botatzen dugun paperari bizia emateko asmoarekin, papiroflexia tailer bat proposatzen dut. Izan ere, askotan ez gara konturatzen baina paper birziklatua izugarrizko tresna izan daite hainbat tailer egiteko. Horretarako hona hemen paperekin egindako itsasontzi bat nola egiten den azaltzen duen bideo bat.

 Espero dut zuen gustokoa izatea!

Goza ezazue paperezko itsaontziak egiten!