2013/12/16

Kaixo denoi!

Gabonak gainean ditugu eta eskola askotan olentzeroren panpina egiten dute eskolako hall-ean jartzeko apaingarri moduan edo kantatzera irtetean ikasleek beraiekin atera dezaten.
Beraz,  panpinazko olentzeroa nola egin azalduko dut gaurkoan, lehenengo pausuak idatziko ditut eta gero praktikan jartzeko, nola egin azaltzen duen bideo baten linka jarriko dizuet, errazago egin dezazuen! 

Olentzeroren burua egiteko jarraitu honako pausu hauek:


  • Globo bat puztu; hori izango da gure Olentzeroren burua egiteko moldea.
  • Globoaren gainean, egunkari-paper zatiak itsatsi. Lau geruza paper jarriko ditugu eta lehortzen utziko dugu.
  • Gogortuta dagoenean, zuriz margotuko dugu eta barruko globoa kenduko dugu.
  • Ondoren, haragi kolorez margotu eta begiak, ahoa, ilea eta abar egin.
Burua amaitutakoan, gorputza egingo dugu:

  • Olentzerorentzako arropa egokiak aurkitu eta alkandora eta prakak elkarri josi.
  • Mahuketako eta hanketako zuloak itxi eta arropa egunkari-paper bolaz bete, potolo-potolo jarri arte.
  • Eskularru batzuk periodiko-paperez bete eta alkandorako besoei lotu.
  • Galtzerdiak ere paperez bete eta hanketan jarri. Ondoren abarkak jantziko dizkiogu.
  • Burua egunkari-paperez bete eta , makila baten laguntzarekin, gorputzaren gainean jarri.
  • Txapela eta behar dituen apaingarriak jarri, aulki batean eseri eta prest daukagu gure olentzero nahi dugun lekuan jartzeko eta kalera irteteko abestera!


http://www.eitb.com/eu/hiru3/eskulanak/osoa/785157/

Ondoren atxikituko dudan link-ean, olentzeroren panpina nola egin azaltzen duen bideoa da:



Zuen gustukoa izan delakoan, agur bero bat!



2013/12/05

Kaixo blogeroak!

Zer moduz astea? Gaurko honetan, material birziklatuarekin egiteko tailer erraz batekin nator. Izan ere, eskola guztietan birziklatzeak duen garrantzia transmititzen zaie haurrei. Horregatik eta modu dibertigarriago batean egiteko asmoarekin, komuneko paperaren kartoizko hodiekin izarrak nola egin erakustea oso erraza da. Modu honetan, birziklapenaren nondik norakoak eta zenbat edukiontzi dauden azaldu ostean, kartoi birziklatuarekin ekingo diogu lanari. 

Eta egindako izarrak, gabonetako zuhaitzean jartzea aukera bat izango da edo etxeko beste txokoren baten gabonetako apaindura moduan.

Materialak:
  • Komuneko paperaren kartoizko hodiak
  • Kola zuria
  • Guraizeak
  • Erregela
  • Arkatza
  • Zilar edo urre koloreko pintura akrilikoa eta purpurina
  • Eta hari transparentea (nylon)
Pausuak:

1. Kartoizko hodia hartu eta zanpatu egingo dugu, errazago mozteko

Eureka manualidades
2. Zati berdinak ateratzeko, erregelarekin neurtuko dugu. Hodi batekin, 1,5zm eginda zati bakoitza, 5 zati ateratzen dira. Baina izarra handiagoa egin nahi baldin bada, zati bakoitza zabalago egin daiteke. 

Eureka manualidades

3. Behin zatiak eginda, orain itsastea tokatzen da. Zati bakoitzaren bazterrean kola zuria bota, eta bata bestearekin itsatsiko ditugu. Zatiak ez askatzeko eta ondo itsasteko, pintzak jarriko ditugu eta lehortzen utzi.

Eureka manualidades


Eureka manualidades

4. Lehortzen denean, nahi dugun moduan apainduko dugu. Esate baterako, zilar kolorearekin margotu dezakegu eta gero gainetik kolore bereko purpurina bota, hau da, bakoitzaren gustuaren arabera. Lehortzen utzi eta prest dago gure gabonetako izarra. Orain haria jartzea baino ez zaio falta eta gabonetako zuhaitzean eskegitzea. 

Ongi izan eta beste baterarte!

2013/12/01

Arratsaldeon blogeroak!

Asteburua amaitzeko, eta astea ondo hasteko beste eskulan batekin nator. Gaurkoan paperezko edo kartulinazko haize-errota bat nola egin azalduko dut.

Eskulan honen bitartez, haurrek beraien etxeetako balkoietan edo eskolako leihoren batean kokatzen badute, haizearen norabidea eta indarra aztertu ahal izango dituzte. Aprobetxatuz,  haizeak energia sortzen duela azaldu ahalko diegu. Beraz, esango nuke 4. edo 5. mailan egiteko eskulan bat dela. Izatez eskulanak ez duelako batere zailtasunik, baina haizearen inguruko teoria gehiegi izan daiteke adin horretatik beherako haurrentzat. 
Hona hemen beraz, haize-errota bat egiteko behar ditugun materialak eta jarraitu beharreko pausuak:

Materialak:
  • Kartulina edo orri zuria
  • Guraizeak
  • Erregela
  • Pajita
  • Margoak (ez baditugu koloretako kartulinak)
  • Txintxetak
  • Goma eva edo plastilina
Pausuak:

1. Folio edo kartulinan karratu bat moztu eta erditik tolestu birritan triangelu forman

Eureka manualidades
Eureka manualidades


2. Folio edo kartulina zuria erabiliz gero, zonalde edo triangelu bakoitza kolore desberdinez margotuko dugu, bai aurretik eta bai atzetik

Eureka manualidades


3. Lerroetatik moztuko dugu, zentroan 2 zm utziz. 

Eureka manualidades

4. Puntak barrurantz tolestu eta txintxetekin lotuko ditugu.

Eureka manualidades


5. Amaitzeko, pajita bat jarriko dugu eta txintxetarekin batu. Eta txintxetarekin minik ez hartzeko, plastilina edo goma eva jarriko diogu puntan. 


Eureka manualidades


Entretenigarria eta zuen gustukoa izango delakoan hurrengorarte!